Zure harpidetza kudeatu | Web-orrian sartu | Nortzuk gara | web-orrian bilatu | ||
| ||
| ||
Irakurle hori, Zurekin harremanetan jartzen gara Eroski Consumer aldizkaria garai berri bat hastera doala jakinarazteko, bere informazio arloko ibilbide luzean. Duela berrogei urte baino gehiago sortu zen, kontsumitzaileei beren eskubideen eta kontsumo munduko legezko interesen berri emateko, eta bere edukietan konfiantza duten milaka etxetako erreferente bihurtu da. Zure kontsumo-aldizkariak hazten jarraitzen du, handiagoa eta erakargarriagoa da orain. Inprimatutako bertsioan orrialde kopurua nabarmen hazi dugu, eta ondorioz, aldizkari osoagoa eta informatzaileagoa da. Paper hobea du. Diseinu berria du, maketazio freskoagoa eta argazki landuagoak; irakurtzeko atsegina eta probetxuzkoa da. Aldaketa garrantzitsuak dira, irakurleen eskari eta behar berrietara egokitzeko. Baina ez da dena aldatu. Gaiak zorrotz tratatzen jarraituko dugu, egiaz eta independentziaz, eta gure informazioa atsegina eta erabilgarria izango da, horiek baitira eta izango dira gure ardatzak, eta horiek daude zenbaki, orri eta aldizkari bakoitzaren oinarrian. Informazio sinesgarria eskaini nahi diogu bizimodu osasungarria eta jasangarria nahi duen kontsumitzaileari, eta asmo hori darabilgu egunero, gure informazio-produktua zuri eskaintzean. Elikadura, osasuna, elikagaien segurtasuna, txikienen eta adinekoen zaintza, etxeko ekonomia, ingurumena, aisia... izango dira, orain ere, gai nagusiak eta aldizkaria egiten dugun aditu taldeak landuko ditu. Zuretzako bizimodu hobea nahi duen familia handia baikara. Aldizkariak doakoa izateari utziko dio etapa berri honetan; salneurri sinbolikoa izango du hemendik aurrera, eta horri esker marken eta fabrikatzaileen publizitaterik gabe mantenduko da. Ondorioz, erabat independentea izango da eta informazio egiatia eta praktikoa emango du. Hileko lehenengo egunetik egongo da eskura Eroski saltokietan eta zu aldizkari digitaleko harpideduna zarenez, zure posta elektronikoan jasoko duzu, hila igarotakoan. Zure leialtasunari eta konfiantzari esker, gaur hastera doan etapa hau bideragarria izango da. Eskerrik asko, Alejandro Martínez Berriochoa EROSKI Fundazioko zuzendaria | ||
Kontsumitzailearen egunkariaren harpideduna zarenez geroztik, EROSKI CONSUMER Aldizkariaren buletina ere jasotzen duzu. Harpidetza nahi duzun momentuan utzi dezakezu, hurrengo helbidera joz www.consumer.es/boletines | ||
| ||
miércoles, 13 de junio de 2018
[Paperezko bertsioa, 2018(e)ko ekaina] Aldizkari berria
Suscribirse a:
Enviar comentarios (Atom)
Seguidores
Archivo del blog
-
►
2024
(110)
- ► septiembre (8)
-
►
2023
(116)
- ► septiembre (9)
-
►
2022
(115)
- ► septiembre (10)
-
►
2021
(113)
- ► septiembre (10)
-
►
2020
(97)
- ► septiembre (9)
-
►
2019
(78)
- ► septiembre (4)
-
▼
2018
(110)
- ► septiembre (8)
-
▼
junio
(9)
- [Lo mejor] Dietas para perder mucho... tiempo | ¿...
- Lo último de EROSKI CONSUMER
- [Lo mejor] 10 dudas sobre sexo que (casi) nadie se...
- Lo último de EROSKI CONSUMER
- [Lo mejor] CuÃdate con un puñado de cerezas | ¿...
- [Paperezko bertsioa, 2018(e)ko ekaina] Aldizkari b...
- Lo último de EROSKI CONSUMER
- [Lo mejor] Congelar las fresas tiene truco | Por q...
- Lo último de EROSKI CONSUMER
-
►
2017
(111)
- ► septiembre (8)
-
►
2016
(111)
- ► septiembre (8)
-
►
2015
(117)
- ► septiembre (11)
-
►
2014
(118)
- ► septiembre (10)
-
►
2013
(116)
- ► septiembre (9)
-
►
2012
(63)
- ► septiembre (5)
-
►
2011
(64)
- ► septiembre (6)
No hay comentarios:
Publicar un comentario